2015-04-23

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA















"Hainbat hizkuntzatan mintzo eta
jatorri askotarikoak gara,
hala ere, istorio berberak partekatzen ditugu".
Nazioarteko istorioak… folklore-istorioak,
istorio berbera da guztioi kontatua
hainbat ahotsetan
hainbat koloretan
eta hala ere ez da aldatzen…
Hasiera…
korapiloa…
eta amaiera.
Istorio berbera da guztiok jakin eta maite duguna.
Guztiok entzun dugu
hainbat bertsiotan, hainbat ahotsek kontatua,
eta hala ere beti berbera.
Heroia… printzesa… eta bilaua.
Ez du axola beraien hizkuntzak,
ezta beraien izenak
edo aurpegiak ere.
Beti berbera da.
Hasiera,
korapiloa
eta amaiera.
Beti heroi hura… printzesa hura eta
bilau hura,
gizaldiz gizaldi aldatu gabe.
Konpainia egiten digute,
ametsetan xuxurlaka aritzen zaizkigu,
lo harrarazten digute goxo-goxo.
Haien ahotsak aspaldi isildu ziren,
baina gure bihotzean bizi dira betiko,
misterioaren eta irudimenaren zelaian
elkartzen gaituzte-eta,
kultura ezberdin guztiak istorio bakar batean urtuz".


Idazlea: Marwa Al Aqroubi
Itzulpena: Iñaki Mendiguren 

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 
HAIZEDER ESKOLA Copyright © 2012 Design by Ipietoon Blogger Template