2016-06-30

Nortzuk gara?

SARRERA
Gure eskolak  Haur Hezkuntzako etapa osoa dauka eta Natxitu auzoan kokatuta dago, Eako Udalerrian. 

📍 Elexalde 34, 48311 Ea-Natxitua 
☎ 94 465 10 19
📩 haizeder.natxitxu@gmail.com

Eako Udala eta guraso batzuen lanari esker eskola 2010eko otsailaren 1ean zabaldu zen Barrutia ikastetxeko zuzendaritzaren menpe (13 urtez herriko eskola itxita egon ondoren). 2014ko Uztailean eskola propioa bilakatu zen Barrutiaren menpekotasunetik at. 

EA UDALERRIA
Eako Udalerria Bizkaiko Ipar-Ekialdean kokatuta dago, Busturialdean hain zuzen ere. 14,02 Km2ko zabalera du eta guztira 850 biztanle (2015) hartzen ditu, 59.99 biztanle/ Km2ko dentsitatearekin.
Udalerria hiru auzok osatzen dute: Bedaroa, Ea eta Natxitua. 
Bakoitzak bere ezaugarriak ditu: 

  • Natxitu eta Bedaroa baserri eta landez osatutako lurrek osatzen dute, eta erdialdean elizalde txikitxoa ikusten da. 
  • Eak, berriz, hiri itxura hartzen du, kale estu eta luzeekin, denak ere iparralderantz begira, Kantauri itsasorantz, herriko portua dagoen tokira. 
Hiru auzoek nortasun handi eta berezia dute.

Udalerriak Ipar aldetik Kantauri itsasoa du, Hegoaldean Ereñoko Udalerria, Ekialdean Ispasterko Udalerria eta Mendebaldean Ibarrangelu.  Udalerritik mendebaldera joanda 12 kilometrora Gernika dago eta Ekialdetik 9 kilometrora Lekeitio.
Aurreko mendean zehar udalerria biztanlegoa galtzen joan da. Hori bai,  XXI. mendeko lehenengo urteetan, joera hau zertxobait aldatzen hasi da. Horrela izanik,  gaur egun jende gazteak berriro ere hiri handienetatik herri txikietara bueltatzeko asmoa agertzen duela esan daiteke. Gaur egun Ean dauden 850 pertsonetatik ia %25a 20 eta 40 urte bitarteko gizon-emakumeak dira, hau da, umeak ekartzeko adinean dauden pertsonak. Azken urteetako joera hau errealitate bihurtu da  eta   jaiotza kopurua igo da. Beraz, une honetan haurrak dituzten edo izateko adinean daudenen artean herri txikietarako joera eta sentsibilitate berezia sumatzen dugu.
Gure Udalerrian haurtzaindegia ere badago “Loradi” 2003 urtez geroztik.

ESKOLAREN EZAUGARRIAK
Gure Ikastetxea Eskola txikia da eta bere  ezaugarriak honakoak dira:

  • Euskalduna. 
  • Sei ikasgela edo gutxiago duen eskola. 
  • Talde txikiak. 
  • Adin desberdineko haurrak gela berean. 
  • Elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dituena. 
  • Herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen duena. 
  • Naturarekin harreman zuzena duena. 
  • Leku atsegina, elkar ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera ematen duena. 
  • Irakasle eta gurasoen arteko harreman estua duena.

Eskola Txikia gaur eguneko eskola da, modernoa. Eskola bakoitza komunitate txiki bat da non ikasle bakoitza bere ikasketen protagonista den, batzuetan berak baino gehiago dakienekin eta besteetan gutxiago dakienekin. Eskolako irakaslegoa, Eako Udala eta gurasoak eredu honen alde gaude. Gure ustez,  talde txikietan gehiago ikasten delako eta  irakasleak ikasleari jarraipen zorrotzagoa egiten diolako. Talde txikietan ume bakoitzaren berezitasunak kontutan gehiago hartzen direlakoan gaude, horrela bakoitzaren beharretara gehiago egokituz. Gainera, gure iritziz, adin ezberdinetako umeak elkartzea aberasgarria delakoan gaude, aniztasuna bultzatzen delako.

Klaustro txikia da, 5 irakaslez osoturik:

HHko tutoreak: Alaitz Ajuria eta Iraia Goitiz
PT/aholkularia--> Alaitz Legarra
Ingelez irakaslea--> Ane Baskaran
Zuzendaria--> Erruki Aberasturi

ESKOLAREN XEDEAK. Eskolak herria egiten du

  • Herriari bizitza ematea: alaitasuna eta poztasuna.
  • Herriaren izaera mantentzen ahalegintzea
  • Herriko baloreen transmisioa bermatzea.
  • Herriko historia trasmititzea.
  • Herriko umeak haien arteko harremanak burutzea
  • Herriko ekitaldetan parte hartzea:
    • Herriko jaietan
    • Olentzero
    • Agate Deuna
    • Ihauteriak
    • San Juanak

2016-06-24

ITURRINAKO LATSAGIRA IBILALDIA

ESKOLAKO JAIA, EKAINAREN 17AN

2016-06-15

HAIZEDERREKO PIRATAK ABORDATZERAAAAAAAAAAAA !!!!!!!!!!

PIRATEN KARETAK EGITEN...

PIRATEI BURUZKO KONTUAK ENTZUTEN GUSTORA...

PIRATEN KATALEJOAK MARGOZTEN...

GUAUUUUUUUU ZE ONDO PASATZEN DUGU !!!!!!!!!!11

ZORIONAK AIERT !!!!!!!. PRIMERAN PASATU DUGU LAGUN ARTEAN.

2016-06-03

ZORIONAK AIA!!!!!!!!. PRIMERAN PASATU DUGU ESKOLAN ZURE URTE EGUNA OSPATZEN.

HAIZEDER ESKOLA Copyright © 2012 Design by Ipietoon Blogger Template